futbola

Osasunak aurrera egin du Espainiako Kopan

1-0 irabazi dio gaur Herculesi final-zortzirenetako itzuliko partidan (han 2-1 galdu zuen). Final-laurdenetan Racing izango du aurkari.

2010eko urtarrilaren 13a
22:01
Entzun 00:00:00 00:00:00
Osasunak pauso handia eman du gaur gauean Espainiako Kopan, final-zortzirenetan Hercules Bigarren A Mailako liderra kanporatu eta finalerako bidea nahikoa samurra jarri zaiolako teorian. 1-0 irabazi dio Herculesi, Masoudek 48. minutuan sartutako golari esker. Han 2-1 galdu zuen joanekoan. Beraz, kanpoan egindako golagatik egin du aurrera Osasunak.

Final-laurdenetan Racing Lehen Mailako taldearen aurka jokatuko du, honek gaur Alcorcon (Bigarren B Maila) kanpoan utzi ostean. Hutsean bukatu dute gaur; joanekoan, 2-3 nagusi Racing. Osasunak finalerdietan Celta (Bigarren A Maila)-Recreativo (Bigarren A Maila) edo Atletico Madril (Lehen Maila) lehiako garailearen aurka jokatuko luke. Joanekoan 3-0 irabazi zuen Recreativok, eta itzulikoa bihar izango dute.

Final-laurdenetako partidak urtarrilaren 20an eta 27an jokatuko dituzte, finalerdietakoak otsailaren 3an eta 10ean, eta finala maiatzaren 23an edo 26an (Madrilen, Santiago Bernabeu zelaian).

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA