Nacho Monreal ezker lateralak Malagan jokatuko du aurrerantzean, Osasunak gaur arratsaldean berretsi duenez. Iruñeko klubak sei milioi euro jasoko ditu traspasoagatik.
Monrealek (Iruñea, 25 urte) martxoan 2014ra arte luzatu zuen Osasunarekin kontratua, hamabi milioi euroko klausularekin.
Iaz beste lateral bategatik beste sei milioi eskuratu zituen Osasunak: Cesar Azpilikuetagatik —Olympique Marseillak eraman zuen—.