Valentzia 2-0 Osasuna

Osasunak ez du punturik ekarri Mestallatik

Lehen zatirako, partida erabakita utzi du etxeko taldeak.

Oier defendatzailea, Valentziako Guedesekin borrokan. BIEL ALIÑO / EFE
BERRIA
2020ko ekainaren 21a
21:49
Entzun

Valentzia Osasuna baino gehiago izan da gaur Mestallan jokaturiko partidan. Itxura txarra eman dute gorritxoek, batez ere defentsan.

Hirugarren minuturako, gola sartu dio Valentziak Iruñeko taldeari, baina, irudiak aztertuta, ezeztatu egin diote gola, Rodrigo jokoz kanpo zegoelako.

Halere, Ventziak erasoan jarraitu du, eta Osasunak defentsan zulo asko dituela erakutsi du. Erasoan ere, gorritxoek ez dute ganoraz jokatu.

Gonçalo Guedesek sartu du legezko lehenengo gola, minutu batzuk geroago. Zelaiaren erdialdetik aterata, berak bakarrik egin du jokaldia. Horrek erakusten du zein ahul ibili den Osasunaren defentsa.

Defentsaren beste akats baten bitartez sartu du Rodrigok bigarren gola.

Bigarren zatirako, hiru aldaketa egin ditu Jagoba Arrasatek, eta horrek eragin du Osasuna erasokorrago aritzea. Erasoaldietako batean, aukera izan du Oierrek gola buruz sartzeko. Baina Valentziak gogor defendatu du atea, eta ez da aldaketarik gertatu markagailuan.

Golak: 1-0: 12. minutuan, Guedesek. 2-0: 35. minutuan, Rodrigok.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.