Vila-real 3-1 Osasuna

Osasunak gogotik ordaindu ditu lehen zatiko hutsegiteak

Nafarrek lehen zati ona jokatu dute, baina Jorgensen atezainak gelditu ditu haien saiakerak. Bigarrenean, hiru gol sartu ditu Moralesek.

ESPAÑA FÚTBOL LALIGA EA SPORTS(1)
Morales, Vila-realen bigarren gola egiten.
2023ko azaroaren 26a
20:24
Entzun

Osasuna desegin egin da Vila-realen (Herrialde Katalanak). Jagoba Arrasateren taldeak lehen zati ona jokatu du, baina bigarrenean joera erabat aldatu dute etxekoek, eta egindako hutsak ordaindu dituzte gorritxoek. Moralesek sartu ditu Vila-realen hiru golak, eta Catenak Osasunarena. Athleticen ibilitako Marcelinoren itzulerako partida izan da gaur La Ceramica estadioan.

Arrasatek aldaketa gutxi egin ditu hamaikakoan, eta, hasieran behintzat, ondo atera zaio apustua. Aukera ugari izan dituzte nafarrek lehen erdian. Intentsitate handiagoarekin zelairatu dira, eta Oroz, Budimir, Moi eta Ruben Peña saiatu dira gola sartzen, baina Jorgensen atezainak bikain erantzun die guztiei. Beste aldean, Sergio Herrerak ez du ia lanik izan.

Bestelakoa izan da bigarren zatia. Moralesek 56.ean sartu du lehenengoa Gerard Morenoren pase bat baliatuta; bigarrenean jokaldi bikaina egin eta Herrera gainditu du buruz burukoan; gauza bera egin du hirugarrenean. 79. minutua zen. Tartean, 77.ean, Catenak sartu du Osasunaren gola, buruz.

Sailkapen nagusian 14. postuan da Osasuna, 14 punturekin.

Vila-real: Jorgensen; Foyth, Albiol, Cuenca, Pedraza (Moreno, 86. min); Parejo, Capoue (Comesaña, 67. min), Baena, Altamira (Chakkour, 67. min); Moreno (Trigueros, 78. min) eta Morales (Brereton, 86. min).

Osasuna: Herrera; Areso, Catena, David Garcia, Mojica; Moncayola (Garcia de Haro, 63. min), Torro (Muñoz, 76. min), Oroz (Ruben Garcia, 76. min); Peña (Chimy, 67. min), Moi eta Budimir (Arnaiz, 76. min).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.