Futbola. REALA 1 OSASUNA 3
Osasunak irabazi du V. Euskal Herria Txapela
Osasuna aise nagusitu zen atzo V. Euskal Herria Txapelaren finalean, Realari 1-3 irabazita, Gal estadioan, Irunen (Gipuzkoa). 32. minutuan, Ante Budimirrek Nafarroako taldea aurreratu zuen. Hala ere, 54. minutuan, Willian Josek banakoa ezarri zuen markagailuan, baina handik hamar minutura Budimirrek berak bigarren gola sartu zuen, eta, 78. minutuan, Jaume Grauk finala guztiz erabakita utzi zuen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu