Osasunak kargutik kendu du Urban, eta Mateok ordezkatuko du

unai zubeldia
2015eko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Itxura txarra dauka Osasunak. Kirol arloan eta kirol arlotik kanpo. Nafarrek 0-2 galdu zuten atzo Lugoren aurka, Bigarren Mailako 27. jardunaldian, eta zuzendaritzak bilera egin zuen berehala Jan Urban entrenatzailearekin eta Petar Vasiljevic kirol zuzendariarekin. 21:00ak pasatxoan iritsi zen albistea: zuzendaritzak kargutik kendu zuen Urban, eta Jose Manuel Mateo Osasunako jokalari izandakoak eta egun Osasuna B-ko entrenatzailea zenak ordezkatuko du. Gaur goizean bertan zuzenduko du lehen entrenamendua, 10:00etan, Taxoaren. Aurretik, jokalariak agurtuko ditu Urbanek, eta prentsaurrekoa eskainiko du gero. Behin entrenamendua amaituta, berriz, Mateo eta Vasiljevic agertuko dira kazetarien aurrera.

Alavesek ere galdu egin zuen, Sabadellen zelaian (2-1), eta baita Realak ere Valentziaren zelaian. Athleticek gaur jokatuko du Collerenseren aurka (11:30).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.