futbola

Osasunak mailari eustea lortu du

3-1 irabazi dio gaur Deportivori. Athleticek bana egin du Malagarekin.

2010eko maiatzaren 5a
22:29
Entzun 00:00:00 00:00:00
Osasunak Espainiako Lehen Mailan segituko du, gaur irabazi ondoren. 3-1 nagusitu zaio Deportivori. 1-0eko gola Camuñasek sartu du (11. minutuan). Rikik banakoa (15m.), 2-1ekoa Pandianik (24m.), 3-1ekoa Juanfranek (32m.). 11. dago orain Osasuna, 43 punturekin.

Athleticek bana egin du Bilbon Malagarekin. Zortzigarren dago eta Europa Ligako postua puntu batera du (Getafe seigarrenak 52 puntu ditu, Vila-real zazpigarrenak ere bai). Toquerok egin du 1-0eko gola (4. minutuan), Dudak banakoa (19. minutuan). Hurrengo larunbatean Real Madrilen etxean ariko da Athletic.

Bi jardunaldi falta dira denboraldia amaitzeko.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA