Pilota

Ostiralean hasiko da Eskuz Banakako Txapelketa, eta ekainaren 8an izango da finala

Hogei pilotari ariko dira, lau multzotan banatuta. Olaizola II.a, Eugi, Gonzalez eta Barriolak final-laurdenetan ekingo diote txapelketari. Eulate-Zubieta jokatuko dute ostiralean, Zeanurin.

2008ko apirilaren 1a
17:19
Entzun 00:00:0000:00:00
Igandean bukatu zen pilotako Eskuz Binakako Txapelketa, eta segituan hasiko da Banakakoa: ostiral honetan bertan, Zeanurin (Bizkaia), Pedro Martinez Eulate-Aitor Zubieta partidarekin. Bukatu, ekainaren 8an bukatuko da; baliteke Donostian jokatzea azkena, Atano III.a pilotalekuan. Hain zuzen, gaur aurkeztu dute txapelketa, Bilbon.

Hogei pilotari ariko dira (Aspe enpresako hamar eta Asegarceko beste hamar), lau multzotan, eta Aimar Olaizola Olaizola II.a, Patxi Eugi, Sebastian Gonzalez eta Abel Barriola final-laurdenetarako sailkatuta daude, iazko lanagatik.

Zozketaren ondoren, hauek dira multzoak eta hauek lehiak:

A Multzoa. Eulate-Zubieta, horko irabazlea Iñigo Leizaren kontra ariko da, horkoa Oñatz Bengoetxearen kontra, eta horkoak Olaizola II.a izango du zain.

B Multzoa. Aritz Laskurain-Ives Salaberri Xala / X-Asier Olaizola / X-Ruben Beloki / X-Eugi.

C Multzoa. Xabier Urberuaga-Imanol Agirre / X-Kepa Peñagarinako / X-Juan Martinez Irujo / X-Gonzalez.

D Multzoa. Iñigo Pascual-Aritz Begino / X-Juantxo Koka / X-Patxi Ruiz / X-Barriola.

A eta B multzoetako irabazleek maiatzaren 18an jokatuko dute finalerdia, eta C eta Dkoek maiatzaren 25ean.

Irujok oraindik ere arazo fisiko batzuk ditu, eta gaur egingo du azken entrenamendu erabakigarria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.