PILOTA

Ostiralean hasiko da Lehen Mailako buruz burukoa

Jon Ander Albisuk eta Jose Javier Zabaletak jokatuko dute estreinako neurketa, Ataunen, final-hamaseirenetako kanporaketan. Maiatzaren 27an jokatuko da finala.

2018ko apirilaren 11
12:29
Entzun

Pilotak ez du etenik. Binakako Txapelketako finala jokatu bost egunera hasiko da Banakako Txapelketa. Albisu eta Zabaleta izango dira aurrez aurre ostiral honetan, Ataunen. Final-hamaseirenetako beste hiru neurketa jokatuko dituzte lehen asteburuan. Larunbatean, Iruñean, Unai Laso eta Erik Jaka ariko dira. Igandean, Eibarren (Gipuzkoa), berriz, bi jokatuko dituzte: Danel Elezkano, Axier Arteagaren aurka, eta Julen Retegi, Victor Estebanen kontra.

Lehen kanporaketa gainditzen dituztenek Iñaki Artola, Aimar Olaizola, Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia izango dituzte aurkari final-zortzirenetan, Tolosan, Iruñean, Eibarren eta Altsasuan, apirilaren 20tik 23ra bitartean. Garaileek, berriz, Oinatz Bengoetxea, Beñat Rezusta, Mikel Urrutikoetxea eta Iker Irribarriarekin neurtuko dituzte indarrak final-laurdenetan, Iruñean, Bergaran, Donostian eta Eibarren, apirilaren 27tik maiatzaren 1era. Lau sailkatuek finalerdiak jokatuko dituzte maiatzaren 12an eta 13an, Iruñean eta Bilbon. Azkenik, finala maiatzaren 27an jokatuko da, Bilbon. Hirugarren eta laugarren posturako norgehiagoka, berriz, maiatzaren 20an izango da, Azpeitian.  

Dagoeneko aukeratu dituzte finalerdietatik aurrera erabiliko diren pilotak. Bengoetxea VI.a da egungo txapelduna. Leitzako aurrelariak 22-18 irabazi zion iaz finalean Irribarriari. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.