Real Madrilek saskibaloiko taldearen entrenatzaile Pablo Laso (Gasteiz, 1967) izango dela jakinarazi du gaur arratsaldean. Bi denboraldirako hitzarmena egin dute.
Lasok udaberrian berritu zuen Lagun Aro Donostiako klubarekin kontratua, jarraitzaileen sektore bat entrenatzaileak egindako lanarekin gustura ez zegoen arren. Taldeak orain gutxi egin du ofizial Lasorekin zuen lotura etenda dagoela eta lau urtez "taldearen alde egindako lan guztia" eskertu dio.
Lasok Real Madrilen jokatu zuen 1995-1997 artean. Entrenatzaile gisa Valentzian aritu zen lehenengoz; 2004-2005 denboraldian izan zen, baina ez amaieraraino iritsi.