Pablo Orbaizek Athletic utzi du, Errusiako Rubin Kazan taldean aritzeko

Herbehereetara bidaia egingo du Osasunak gaur, hamar eguneko egonaldia egin eta lau lagunarteko jokatzeko

2012ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Pablo Orbaizek eten egin du Athleticekin zuen kontratua. Erdilari nafarra Errusiako Rubin Kazanen ariko da datorren denboraldian, eta talde zuri-gorriak ez du dirurik jasoko jokalariaren truke. Orbaizek beste urtebeterako zuen kontratua, baina Marcelo Bielsa entrenatzaileak ez zuen harekin kontatzen. Iaz Olympiacosen aritu zen utzita, eta Greziako Liga eta Kopa irabazi zituen.

Jokalariak Lezamako entrenamenduak utzi zituen Errusiara bidaiatzeko, Rubin Kazanekin akordioa lortzeko asmoz. Urtebeterako hitzarmena sinatu du, eta 6 zenbakia izango du elastikoan. Athleticek iragarri du jokalariari agurra emateko ekitaldi bat antolatuko duela. Orbaiz hamaika urtez aritu da Bilboko taldean, eta 318 partida ofizial jokatu ditu.

Bestalde, Realean lan saioekin jarraitzen dute. Gorka Elustondok azaldu zuen «pixkanaka hobera» egiten ari direla, «akatsak zuzenduz». Besaindarrak uste du orain arte egindakoarekin ezin dela «ondorio askorik» atera, «erritmoa hartzen» ari direlako. Gainera, taldeak «erasorako jokalari onak» dituela onartu zuen, baina «defentsa lanetan ere» aritu beharko direla. Javi Rosek, berriz, adierazi zuen «jokatzen duen postuan» jokatzen duela bere «onena» ematen saiatuko dela, taldeari laguntzeko.

Osasuna, Herbehereetara

Osasunak Herbehereetara bidaiatuko du gaur, denboraldi-aurreko prestaketarekin jarraitzeko. Gorritxoek hamar eguneko egonaldia egingo dute Ermelon, abuztuaren 5era bitartean. Tarte horretan, lan saioekin jarraitu eta lagunartekoak jokatuko dituzte. Guztira, lau partida izango dira: VVV Venlo (uztailak 28), De Graafschap (uztailak 31), Groningen (abuztuak 2) eta Heracles Almelo (abuztuak 4).

Alvaro Cejudo erdilariak adierazi zuen egonaldian Iruñean baino «lan handiagoa» egingo dutela. Taldea «gero eta hobeto» dagoela azaldu zuen, eta xedea liga hasierara «mailarik onenean» iristea dela. Gainera, taldeak atzo iragarri zuen Javad Nekunamek taldea utzi duela kontratua etenda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.