Euskadiko Binakako Pala Txapelketako bigarren partida jokatu zen atzo Bilboko Deportivon. Gaubeka-Galan indartsuen jarduna ikusteko zen aproposa, baina Fusto-Larrinagarena ikusteko izan zen aproposagoa. Azken horiek eman zuten txapelketako bigarren ezustea (32-45).