Pandianiren azken lehiak izan daitezke Iruñean

2011ko apirilaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
OSASUNA. Walter Pandiani Osasunatik urruntzen ari dela esan daiteke. Uruguaitarrak kontratua berritzeko aukera bat bazeukan: denboraldi guztian gutxienez hogei partidatan 45 minutu jokatzea. Liga amaitzeko zazpi partida falta dira, eta bide horretatik kontratua berritzeko aukerarik gabe geratu da aurrelaria. Ez dirudi, gainera, Osasunak kontratua berritzeko asmorik duenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.