PARALINPIAR JOKOAK. «Maratoitik 5.000kora jaistea oso gogorra da, eta sinatuko nuke brontzea»

2004ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Azken paralinpiadak ditu, eta ez du bere proban jardungo. Iraganari begira zirrara sartzen zaio, eta garaipen batekin itzuli nahiko luke etxera.

Bi konzentrazio egin dituzu udara honetan. Agian oso metodikoa izango zela, eta ez zitzaizula ondo etorriko esan zenuen. Zer moduz etorri dira?

Oso ondo joan dira, Jose Castilla kataluniarra eta biok aritu gara, lehenengo kanariar uharteetan, eta gero Bilbon. Orain azkenekoa geratzen zaigu, Segoviakoa. Oso entrenamendu onak izan dira, eta ongi nago.

Maratoian parte hartu nahi zenuen, baina azkenean 5.000 metroko proban eman behar izan duzu izena. Zer moduz adaptazioa?

Konplikatua da, gaztea bazara maratoitik 5.000kora jaistea errazagoa delako, baina nik 40 urte ditut jada, eta hori konplikatuagoa da. Han, Atenasen izan garenean, maila handiko jendea ikusi dugu: brasildarrak, etiopiarrak, tanzaniarrak, ingelesakÉ munduko onenak.

Zein helburu izango duzu orduan?

Nire ilusioa domina bat lortzea da, berdin zait hiruetan zein. Urrea lortzea nahiago dut, noski, baina brontzezkoa sinatuko nuke oraintxe bertan.

Eta zerbait lortzen bada, nori eskainiko diozu?

Jende asko dago, baina ez dakit ezer eskaintzeko moduan izango naizen. Joan aurretik Basauriko batzuei eskerrak eman beharrean nago, ordea. Basauriko hiru Joni eskerrak bihotzez.

Hobetzeko betarik badago, Segoviako kontzentrazioan.

Ia azken egunera arte gogor arituko gara, bai. Gaur arratsaldean atzokoagatik entrenatzera igoko gara. 1.200 eta 1.400 metroko altura bitartean ariko gara entrenatzen. Bihar gaurkoagatik 1.800era edo igoko gara. Atenasen egoteak presio handia ematen dizu, han egon eta beste batzuk lehiatzen ari direla ikusteak.

Hain zuzen Atenasen izan zarete akreditazioak jasotzen. Zer moduzkoa iruditu zaizu hiri olinpikoa?

Hiri olinpikoan dagoen pista oso ona da, eta errepideak ere oso onak dira. Asfaltoa bera bikaina izateaz gain, leku beretik igaro gabe orduerdiz korrika egin daiteke. Bestela giro oso ona dago, eta gustura egongo gara.

Hemengo beste parte-hartzaileekin egoteko aukerarik izan al duzu?

Bai, Javier Otxoa eta Amador Granadorekin egon nintzen. Pistan entrenatzen aritu dira egunotan, eta oso instalakuntza onak dituztela esan didate. Errepidean ere aritu dira entrenatzen, baina ez gehiegi. Oso animatuta daude. Sandra Gomezekin ere izan nahiz, eta hark ere oso ondo dagoela esan dit, entrenamenduetan munduko markaren bueltan dabilela. Beste jende askorekin ere izan nahiz, eta denek ilusio handia dute.

Aurtengoak zure azken paralinpiar jokoak izango dira.

Niretzat negatiboagoa da positiboa baino, orain hasten baitzara aurrekoa ikusten, Bartzelona, AtlantaÉ Orain artean korrika aritzea izan dut buruan, eta askotan horrek ez dizu pentsatzen uzten. Azken paralinpiarra izanda, gehiago pentsatzen duzu etorkizunaz eta iraganaz, eta nostalgia pixka bat ere badut.

Atenas ondoren zer?

Beste denboraldi bat egin dezaket oraindik. Maratoi batekin utzi nahiko nuke hau, eta ez 5.000 metroko proba batekin. Bestela, hartu dudan eskarmentua ezinduen kirolean aplikatzea gustatuko litzaidake, nik ikasi dudana besteei eman.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.