Athleticeko multzoko beste partidan Paris Saint-Germain eta Salzburgo ariko dira Parisen. Partida orekatua espero da, frantziarrak eta austriarrak une gozoan daudelako eta ligaxka garaipen batekin hasi nahi dutelako.
Frantziako taldea udan egindako inbertsioa amortizatzen ari da —85 milioi euro inguru gastatu ditu—, pixkanaka-pixkanaka fitxaketak taldearen dinamikan sartzen ari baitira, batez ere Javier Pastore eta Kevin Gameiro. Argentinarrak joan den igandean sartu zuen lehen gola, eta frantziarrak hiru daramatza dagoeneko. Biak dira PSGren arriskua daramaten jokalariak. Horrez gain, austriarrek lau garaipen lortu dituzte zazpi partidatan, horietatik hiru etxetik kanpo jokatutakoak. Erru handia Douglas Alan aurrelariak dauka, sasoi honetan hiru gol sartu baititu, taldeak sartu dituen hamar goletatik.