Uefa txapelketa

Parma eta Besiktas, Athleticen etsairik gogorrenak

Gaur eguerdian Nyonen (Suitza) egin da Uefa txapelketako zozketa, Uefak hiri honetan duen egoitzan, eta Parma, Besiktas, Bukarestko Steaua eta Liejako Standard taldeak izango dituzte arerio bilbotarrek. Hauek izango dira Uefa txapelketako B multzoan elkar lehiatuko diren taldeak, urriaren 21etik aurrera. Lehenengo partida etxean jokatuko du Athleticek Parma talde italiarraren aurka egun horretan. Lehen fase hau abenduaren 16an amaituko da.

2004ko urriaren 5a
16:25
Entzun 00:00:0000:00:00
Multzo bakoitzeko hiru lehenak pasako dira hurrengo fasera, Txapeldunen Ligan beraien multzoan hirugarren geratzen diren zortzi taldeekin batera. Orotara 32 talde geratuko dira txapelketaren azken faseari ekiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.