Altuna-Martija 20-22 Urrutikoetxea-Larunbe

Partida iraultzeko ahalmena

Bitan berdindu dute bi bikoteek: bana eta hogeina. Tartean, zortzi puntuko aldea ere atera diete Altunak eta Martijak, aurkariei.

jarraia160599.jpg
2018ko abenduaren 16a
11:45
Entzun

Gorriak ziren faborito apustuetan, eta haiek izan dira nagusi partidaren lehen zati osoan ere. Nabarmen aurretik joan dira lehen minutuetan: 3-1, 5-3, 7-4 eta 9-4. 

Markagailuan bost puntuko aldea ikusi dutenean, atsedenaldia eskatu dute Urrutikoetxeak eta Larunbek. Goranzko bidea gogorra egiten ari zitzaien, eta sendo ikusten zituzten aurkariak. Baina ez dute etsi, eta hasieran aldea oraindik handia bazen ere tartea gutxituz joan dira: 11-6, 14,8,15-10, 18-10, 18-17, 20-17. 

Hala norgehiagokako bigarren berdinketa lortu dute bizkaitarrek, hogeina parekatuta. Nekea erabakigarria izan da eta baita Urrutikoetxea eta Larunbek garaipena gertu ikusi izanak ere. Hala, erraz egin dute hogetik 22rako bidea. 

"Ausart" jokatu dutela esan du Urrutikoetxeak, eta baita zorteak zerikusia izan duela ere: "Hasieran beldurra izan dugu, baina partidak iraultzea zaila bada ere ez da ezinezkoa eta lortu dugu". 

Altunak, bere aldetik, onartu du bigarren zatiak hobeto jokatu dutela aurkariek: "Lehen zatian bai indartsu ibili gara, baina bigarrenean Martijak ahalegin handia egin duen arren, ni hoztu egin naiz" 

Txapelketako lehen puntua lortu dute Urrutikoetxeak eta Larunbetk gaurko partida irabazita. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.