Mendia

Pasabani harrera egin dio Gipuzkoako Foru Aldundiak

2010eko maiatzaren 28a
16:26
Entzun 00:00:00 00:00:00
Edurne Pasaban gaur iritsi da Madrildik Euskal Herrira. Datozen egunotan hainbat harrera eta omenaldi eginen dizkiote. Gaur eguerdian Gipuzkoako Foru Aldundiak eskainitako ekitaldian izan da Pasaban, espediziokide izan duen Asier Izagirrerekin.

Tolosako Udalak bihar eguerdian eginen die harrera ekitaldia Pasabani eta Izagirreri. Plaza Zaharrean bertsoak, kantuak eta musika izanen dira, eta handik Udaleko balkoira igoaraziko dituzte herritarrak agurtzera.

Pasabanen espedizioa hil honen 17an ailegatu zen Shisha Pangmaren tontorrera. Horrela, hamalau zortzimilakoak egitea lortu zuen Pasabanek. Hori egin duen bigarren emakumezkoa da, Oh Eun-Sun hegokorearraren ondotik. Oh Eun-Sunek joan den apirilaren 27an igo zuen bere azkena, Annapurnako gaina.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA