politika

Patxi Lopez "euskal zaleei poz bat" emateko gogoz, Espainiako selekzioa ekarrita

2010eko ekainaren 30a
08:11
Entzun
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren iritziz, "bada garaia euskal futbol jarraitzaileei poz bat emateko" eta Espainiako selekzioa Euskal Herrira ekartzeko jokatzera. "Honetan ere [EAEn] normaltasun garaia da", esan du Lopezek Punto Radio irrati katean. Espainiako Vueltako etapa bat Araba, Bizkaia edo Gipuzkoan bukatzeko gogoa ere azaldu du -Nafarroan amaitu ohi da-.

Jaurlaritzako lehendakariak aitortu du atzo "gozatu" egin zuela Espainia-Portugal mundialeko final-zortzirenetako partidan -1-0 nagusi Espainiako selekzioa-, eta euskal herri batzuetan izan zirela suziriak David Villa espainiarrak 1-0eko gola sartu zuenean. "Harro sentitzeko moduko garaipena izan zen".

ESAIT Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak ekainaren 4an salatu egin zuen Jaurlaritzaren estrategia eta kirol politika, "herri hau espainoldu nahi duelako". Uztailean eta abuztuan politika horren aurkako ekimenak egingo ditu taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.