Denboraldi hasieratik zuen arazoa gaindituta, etxetik kanpo irabaztea, alegia, sailkapeneko buruan sartu nahi du gaur Terrassa menpean hartuz Mendizorrotzan (18:30ean, ETB1). Pepe Melek kontu handiz prestatu du partida. Horretarako, azken entrenamendu saioa ateak itxita egitea erabaki du, jokatuko duen hamaikakoa azken unera arte jakin ez dadin. Hori egin duen bakoitzean, ezustekoak gertatu diren hamaikakoan; hala, bada, litekeena da Gaspercic atera itzultzea, eta zelai erdian De Lucas kokatzea. Hospitaleteko jokalariak euskarritik taldea zentzu handiz gidatu zuen iragan astean Poli Ejidoren kontra.
Terrassak kontraerasoan zein geldikako jokaldietan dituen aukerez baliatuz, emaitza ona lortu nahi du, beharrezkoak baititu puntuak beheko postuetatik ateratzeko.
ALAVES
Pauso erabakigarria eman nahi du sailkapenean bere zaleen aurrean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu