txirrindularitza

Pellizotti garaile Giroan

Hirugarren jarri da sailkapen nagusian. Mentxovek segitzen du lider.

2009ko maiatzaren 27a
11:35
Entzun 00:00:00 00:00:00
Franco Pellizottik irabazi du gaur Italiako Giroko 17. etapa (Chieti-Blockhaus, 83 kilometro). Gainera, sailkapen nagusian hirugarren jarri da orain, Carlos Sastreren kaltetan.

Etapan bigarren Stefano Garzelli izan da; Pellizoti baino 41 segundo beranduago helmugaratu da. Danilo di Luca heldu da hirugarren -42ra- eta laugarren Denis Mentxov -48ra-.



Ibilbidea laburra izan da oso, baina bukaera behintzat, mendate gogor batean eduki dute. Igoerako azkeneko hamahiru kilometroek %7ko batez besteko pendiza izan dute.

Mentxovek segitzen du Giroko lider. 26 segundo kentzen dizkio Di Luca bigarren sailkatuari. Pellizotti dago hirugarren -2.00ra-, Ivan Basso laugarren -3.28ra-, Sastre bosgarren -3.30era-, Levi Leipheimer seigarren -4.32ra-.

Bihar, 18. etapa: Sulmona-Benevento (182 kilometro). 22,5. kilometroan bigarren mailako mendate bat izango dute.

Igandean amaituko da Giroa, Erroman, 14,4 kilometroko erlojupekoarekin.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA