ITALIAKO GIROA

Petacchi nagusi Italiako Giroko laugarren etapan; italiarraren bigarren garaipena da aurtengo itzulian

Allesandro Petacchik aurtengo Italiako Giroko bigarren etapa garaipena lortu du Civitella Chianan amaitu den jardunaldian. Fassa Bortoloko txirrindularia azkarrena izan da esprintean bukatu den etapan. Taldekide batekin estropozu egin ostean Mario Cipollini helmugatik ehun metrotara lurrera jausi da. Simonik lidergoa mantenduko du.

2004ko maiatzaren 12a
18:31
Entzun
Azken kilometroetan Fassa Bortolok eginiko talde lan apartak garaipen erdia Petacchiren eskuetan jarri du, beste erdia aldiz egungo 'sprinter' hoberenaren doiaek jarri dute. Hala Alessandro Petacchik aise lortu du Civitella Chianan aurtengo Giroko bere bigarren garaipena. Bestetik azken esprintean jada abagunerik ez zuenean Mario Cipollini lurrera jausi da bere taldekide batekin estropozu egin ostean. Sailkapen nagusian ez da aldaketa garrantzitsurik eman eta Simonik arazorik gabe eutsi dio lidergoari.

Aranaga saiatu da

Euskal partaideen artean gaurkoan Andoni Aranaga (Jacques) nabarmendu da. Txirrindulari gaztea taldetik salto egiten saiatu daeta hainbat kilometro egin ditu ihesita, bain agurkoa esprinterrentzako etapa zen eta hauen taldeen lankidetzak amaiera jarri dio Urrestillatartaen ametsari.

Sailkapen nagusia, Pprretta Terme-Civitella Chiana 184km

1. Alessandro Pettachi, 4 ordu 55 minutu 40 segundu

2. Robbie McEwen, d.b.

3. Simone Cadamuro, d.b.

4. Marco Zanotti, d.b.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.