frantziako Tourra

Petacchiren bigarrena

Esprintean nagusitu da, lehengo igandean bezala.

2010eko uztailaren 7a
17:42
Entzun 00:00:0000:00:00
Alessandro Petacchik (Lampre) irabazi du gaur Frantziako Tourreko etapa, itzuliko laugarrena: Cambrai-Reims (153,5 kilometro). Esprintean nagusitu da. Lehengo igandean ere hura zen izan zen garailea, Bruselan, orduan ere esprintean.

36 urte dauzka, eta Tourrean sei etapa lortu ditu dagoeneko.

Bihar izango da bosgarren etapa: Epernay-Montargis (187,5 kilometro). Laugarren mailako bi mendate izango dituzte. Hilaren 25ean amaituko da Tourra, Parisen.

Orain arteko etapak

- Aitzin-etapa: Rotterdam-Rotterdam. Irabazlea: Fabian Cancellara. Liderra: Fabian Cancellara.

- 1. etapa: Rotterdam-Brusela. Irabazlea: Alessandro Petacchi. Liderra: Fabian Cancellara.

- 2. etapa: Brusela-Spa. Irabazlea: Sylvain Chavanel. Liderra: Sylvain Chavanel.

- 3. etapa: Wanze-Porte du Hainaut. Irabazlea: Thor Hushovd. Liderra: Fabian Cancellara.

- 4. etapa: Cambrai-Reims. Irabazlea: Alessandro Petacchi. Liderra: Fabian Cancellara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.