IGERIKETA

Phelpsek eskura du historiako olinpiar kirolari onena izatea

Michel Phelpsek igeriketako bi final jokatuko ditu gaur arratsaldean: 200 metro tximeleta estiloan (20:49) eta 4x200 metro txandakakoan (21:51). Litekeena da bietan lehen hiruren artean bukatzea. 

2012ko uztailaren 31
21:10
Entzun

Lau final jokatuko dira gaur igeriketan, eta horietako bitan Michael Phelps Baltimore-eko marrazoa ariko da: 200 metro tximeleta estiloan aurrena (20:49) eta, 4 x 200 metro txandakakoan gero (21:51). Bi horietan domina pare bat lortzen baditu, historia osoko olinpiar kirolari onena izango da Phelps. Domina bakarra falta zaio Larisa Latinina errusiarraren 18 dominako marka berdintzeko, eta bi, hura gainditzeko. Bat nahiko ziurtzat jo daiteke, 200 metro txandakakoa, baina tximeletan ere oso litekeena da lehen hiruren artean bukatzea.

Beste bi finaletan ere egongo da zer ikusia. 200 metrokoan Camille Muffatt frantziarra 400 metrokoetan lortu zuen urrea errepikatzen saiatuko da, eta 200 metro estiloak proban, begi guztiak Ye Shiwen txinatarrari begira egongo dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.