saskibaloia

Phoenixek NBAko Mendebaldeko finaleko bere lehen partida irabazi du

Orain 2-1 doaz, Lakers aurretik.

2010eko maiatzaren 24a
09:29
Entzun
Phoenix Sunsek NBAko Mendebaldeko multzoko finaleko bere lehen partida irabazi du bart, Los Angeles Lakersen aurka: 118-109. Orain, 2-1 doaz, Lakers aurretik.

Amare Stoudemire Phoenixeko pibotaren jokoa erabakigarria izan da: 42 puntu, 11 errebote. Steve Nash taldeko basea ere bikain ibili da: 17 puntu, 15 asistentzia.

Ekialdeko finalean Boston Celtics 3-0 ari zaio irabazten Orlando Magici.

Phoenix Suns 118 Nash (17), Richardson (19), Lopez (20), Stoudemire (42), Hill (5); Dudley (4),

Frye (1), Barbosa (2), Dragic (6), Amundson (2).

Los Angeles Lakers 109 Bryant (36), Fisher (18), Bynum (2), Gasol (23), Artest (12); Odom (10), Brown (5), Farmar (3), Powell.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.