Txirrindularitza

Piepolik bi aldiz eman zuen positibo Tourrean

Frantziako dopinaren aurkako agentziak jakinarazi du gaur berria. 'L'Equipe'-k dio Schumacherrek ere eman zuela.

2008ko urriaren 6a
18:46
Entzun
Frantziako dopinaren aurkako agentziak gaur esan duenez, Leonardo Piepoli (Italia) Saunier Duval taldeko txirrindulariak aurtengo Frantziako Tourrean bi aldiz eman zuen positibo. Itzulia hasi aurreko egunetan eman zuen aurreneko aldiz, eta zortzigarren etapan bigarrengo aldiz, uztailaren 15ean. Aurretik, Hautacam-en bukatu zen mendiko etapa irabazi zuen.

Haren herrikide eta taldekide Ricardo Riccok ere eman zuen positibo Tourrean -egun beraietan-, eta Italiako Olinpiar Batzordeak bi urteko zigorra jarri zion lehengo astean.

Riccoren berri jakin zenean -itzulia artean korritzen ari zirela-, Saunier Duvalek bi txirrindulariak taldetik bidali egin zituen Tourrean bertan, eta ekipoak itzulia utzi zuen, uztailaren 17an.

Stefan Schumacherrek ere bai?

L'Equipe Frantziako egunkariak gaur bere webean dio Stefan Schumacher (Alemania) Gerolsteiner taldeko txirrindulariak ere positibo eman zuela aurtengo Tourrean. Frantziako dopinaren aurkako agentziak ez du baieztatu albistea.

Itzuliko bi erlojupekoak irabazi zituen Schumacherrek, eta bi egunez izan zen lider.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.