Bi pilotariek azken boladan txapelketa asko irabazi dituzte. Gonzalezek Egiako Txapelketa, Bizkaikoa eta Zaldibarkoa bereganatu ditu. Lasa, aldiz, Jon Bengoetxearen laguntzarekin, Gipuzkoako Txapelketan nagusitu da.
Igandeko finalean gakoa sakean egon zen. Lasa, jokoan oso ongi aritzeaz gain, sakearekin Gonzalezi zortzi tanto egiteko gai izan zen. Bi pilotariak partidaren hasieran piloteoan nagusitu ezinik ibili ziren. Biek pilota oso luze erabili zuten, eta tanto gehienak hutsen bidez erabaki ziren. Bigarren zatian Mikel Gonzalezen jokoak behera egin zuen, eta Lasak ederki aprobetxatu zuen hori 8-7kotik 14-7kora pasatu zen. Tarte horretan Lasak bost sake sartu zizkion, etaerabakita utzi zuen partida. Handik aurrera nahikoa izan zuen abantailari eustea. Berriztarra saiatu zen, arriskatu ere egin zuen eta tanto bikainak egin zituen, baina berandu zen ordurako.Jaialdiko lehen partidan, hirugarren eta laugarren posturako lehian, bi gipuzkoar aritu ziren. Alde batetik, Erroizenea hernaniarra eta, beste aldetik, Renobales alegiarra. Oso partida gogorra jokatu zuten, eta Erroizeneak lortu zuen hirugarren postua (22-18). Galtzailea 7-0 hasi zen irabazten, baina ez zuen jakin abantailari eusten.
Emaitzak
TROBIKA TXAPELKETA
MUNGIAPromesak:
- Elurbe-Beloki 22; Azpiazu-Anaiak 21.
M. Etxeberria-Lopez 22; Galindez-Gereñu 11.
ZARAMAGAKO TXAPELKETA
GASTEIZ:Kadeteak:
- Plaza-Lage 11; Iriondo-Ulanga 22.
- Lujanbio-Lertxundi 22; Salcedo-Egiguren 16.
Gazteak:
- Agirrezabala-Sarasola 22; Agirre-Irurita 18.
- Carballo-Zazpe 11; Martinez-Arkotxa 22.
Lehen maila:
- Santxo-Aranburu 22; Amundarain-Gebar 17.
- Gerrikabeitia-Pujana 11; Errasti-Landa 22.
- Oion-Alzola 9; Garcia-Bados 22.
SAN BLAS TXAPELKETA
ABADIÑO:
Eskuz binaka trinketean:
- Alvarez-Zabalza 27; Gandiaga II.a-Elizondo 40.
- Monreal-Borda 40; Aranboure-Elorriaga II.a 39.
- Martinez I.a-Larrañaga 39; Gandiaga II.a-Elizondo 40.
Paleta gomaz emakumezkoak:
- Sebastian-Espinar 27; Pradera-Ibarra 30.- Etxegia-Arozena 30; Pradera-Ibarra 12. - Perera-Gordon 30; Etxarri-Zamora 29.