PILOTA. ERREMONTEA. Altuna II.a-Etxabe eta Zeberio II.a-Urrutia finalean

Banakako txapelketako bi finalistak, Koteto Ezkurra eta Iñaki Lizaso, ezin izan sailkatu dira binakakoan

Erredakzioa
2005eko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Altuna II.a-Etxabe eta Zeberio II.a-Urrutia bikoteek jokatuko dute aurten Faustino Torneoko binakako finala. Zeberiok eta Urrutiak gutxigatik lortu dute finalerako txartela, Juaristi eta Lizaso 34 tantotan utzi baitzituzten. Oso partida gogorra izan zen, eta bi bikoteak alde nabarmenik hartu ezinda ibili ziren hasieratik bukaerara.

Horrelakoetan gertatu ohi denez, azkenean huts gutxien egin zuen bikoteak irabazi zuen, eta txapela lortzeko lehian sartzeko aukera eskuratu.Bestalde, errazagoak izan ziren gauzak Euskalen jokatu zen partidan. Altuna II.ak eta Etxabek oso eroso jokatu zuten, eta nahiko erraz menderatu zituzten Ezkurra eta Badiola. Irabazleak 40-21 nagusitu zitzaizkien aurkariei.Hasieratik nagusi izan ziren gipuzkoarrak, eta tartea handituz joan ziren behin eta berriro. Azken txanpan, Ezkurra eta Badiolak zuten guztia eman zuten alde hori murrizteko, baina aldea nabarmena zen, eta ez zuten ezer handirik egiterik izan.Hasieran uste baino buruhauste gutxiagorekin sailkatu dira, beraz, Altuna eta Etxabe. Horrenbestez, Faustino Torneoan bakarkako finalean izan ziren bi pilotariak, Lizaso eta Ezkurra, ezingo dira berriz elkarren kontra aritu binakakoan.Finala datorren larunbatean jokatuko da, Galarreta pilotalekuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.