EPELen Eskuz Binakako Txapelketako final-laurdenetarako bi pilota aukeraketa egingo dituzte gaur. Idiazabalgo Igarondo frontoian da lehenengoa (11:30), eta Olaizola I.a-Zearra eta Olaizola II.a-Otxandorena ariko dira bertan San Blas jaietan bete-betean sartuta dabiltza idiazabaldarrak. Eguneko beste pilota aukeraketa Azkoitiko Gurean egingo da (16:30). Irujo-Goñi III.a eta Gonzalez-Pascual ariko dira bertan.