PILOTA. Lehen zerrendaburuak agur esan dio Berria Txapelketari

Huartek Oberena kanporatu du; Irurtzun eta Berriotxoa ere sailkatu dira

Erredakzioa
DONOSTIA
2005eko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Iragan asteburuan jokatu ziren taldekako II. Berria Txapelketako bigarren jardunaldiko hiru kanporaketak. Ostiraleko eta larunbateko jaialdietan ez zen emoziorik egon, lehen bi partiden ostean kanporaketak erabakita baitzeuden. Igandekoan, ordea, bi tantoko tarteak erabaki zuen Zugarralde eta Berriotxoaren arteko norgehiagoka.



IRURTZUN 66; LAGUNAK 34

Kadeteak: Santesteban-Diaz de Ulzurrun II.a 22;Lizarralde Arrizabalaga 4.
Jubenilak: Ollo-Diaz de Ulzurrun 22; Atxotegi-Txurruka 10.
Nagusiak: Lazkoz-Mariñelarena 22; Ulazia-Loiola 20 .
Irurtzungo taldeak Urnietako jaialdiko hiru partidak irabazi zituen. Kadete mailan nafarrek aise hartu zuten mendean Elgoibarko bikotea. Jubeniletako lehia, aldiz, partida bukaerako markagailuak erakusten duena baino estuagoa izan zen. Azkenik, nagusien partidan, gipuzkoarrek ez zuten zorterik eduki. Loiolak horkatila bihurritu zuenean lortu zuelako Irurtzungo bikoteak aurretik jartzea.



ZUGARRALDE 50; BERRIOTXOA 52

Kadeteak:Idoate-Ojeta 22;Landaburu-Zubiate 16.
Jubenilak: Garcia-Soroa 22; Azpiri-Larrinaga 14.
Nagusiak: Arraztoa-Landiribar 6;Deskarga-Ajuria 22.
Asteburuko kanporaketa estuena igande goizean jokatu zen, Altzan. Lehen bi partiden ostean Burlatako taldeak kanporaketa pasatzeko arazorik ez zuela izango zirudien. Ezustea, baina, azken norgehiagokan iritsi zen. Sailkatzeko ia itxaropenik gabe, Elorrioko nagusien bikoteak lasai jokatu zuen. Burlatakoak, berriz, kirioei eutsi ezinik oso gaizki aritu ziren. Nafarrek zortzi tantorekin aurrera egiteko nahikoa bazuten ere, azkenean sei baino ez zituzten egin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.