Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok gaur aukeratu dituzte igandean Bilbon jokatuko duten Banakako Txapelketako finaleko pilotak. Ez batak ez besteak ez du piloten inguruan hitz egin nahi izan. Hala ere, zeharka bada ere pilotak kritikatu dituzte, "biziegiak" direlako.
Olaizola II.ak esan du piloten inguruko guztia esanda dagoela, hau da, azkenaldian "biziegiak" direla. Antzeko hitzak izan ditu Martinez de Irujok. Iberokoa "nekatuta" azaldu da bere piloten aurkako "kanpainarekin".
Apustuei dagokienez, oso parean daude, baina Martinez de Irujo da apur bat faboritoago. Sarrera dezente geratzen dira, batez ere kantxakoak eta errebotekoak.