Pogacar nagusi Tirrenon; eta Roglic Paris Nizan

2022ko martxoaren 13a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
TXIRRINDULARITZA. Tadej Pogacarrek (UAE) geraezin segitzen du. Sasoiko seigarren garaipena lortu zuen atzo Tirreno Adriatikoan. Helmugarako 16 kilometro falta zirenean, Mont Carpegna mendatearen igoeran, jo zuen erasoa, eta nagusitasunez gailendu zen. Mikel Landa (Bahrain) hirugarren izan zen, 1.03ra. Gaur amaitzen da lasterketa, eta, ezusterik ezean, Pogacarrek irabaziko du.

Gaur du azken etapa ere Paris Nizak. Atzo Primoz Roglic (Jumbo Visma) lehen postuan sendotu zen, Col Turinin amaitutako etapa irabazi ostean. Helmugara Dani Martinezekin (Ineos), Simon Yatesekin (Bike Exchange) eta Nairo Quintanarekin (Arkea) iritsi zen, eta indartsuena izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA