Eskubaloia

Portland San Antonio, Txapeldunen Ligatik kanpo

28-27 galdu du gaur Handbolden kontra.

2009ko martxoaren 7a
18:11
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez du lortu Portland San Antoniok Txapeldunen Ligako final-laurdenetara sailkatzerik, gaur sailkapen faseko azkeneko partidan galdu egin duelako, Danimarkan. 28-27 irabazi dio Handboldek (15-14 iritsi dira atsedenera).

Txehovskie Errusiako taldeak asteazkenean Hanburgoren aurka galdu egin zuenez, Iruñeko taldeak gaur nahikoa zuen berdinketa aurrera egiteko. Lehen itzulian 38-27 irabazi zion Handboldi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.