ESKUBALOIA. ASOBAL LIGA

Portlandek ez du ezustekorako zirrikiturik utzi, eta aise irabazi du Torrevellan

Erredakzioa
IRUÑEA
2005eko urriaren 6a
00:00
Entzun
Oraingoan ez ezen ustekaberik izan. Portlandek ez zuen ezustekorako zirrikiturik utzi atzo Torrevellan (Herrialde Katalanak), eta denboraldiko laugarren garaipena lortu zuen: 19-34. Nafarrek partida serioa jokatu zuten. Ez zeuden prest Torrevellak aurreko partidan Arratek emandako disgustua berriro errepika zezan. Bidean beste punturen bat uztea ia erabakigarria litzateke Asobal Liga irabazteko borrokan. Zorionez, ez zen horrelakorik gertatu, eta Portlandek bigarren jarraitzen du, Bartzelonak baino puntu bat gutxiagorekin.

Nafarrek 10 minutu behar izan zituzten partida hausteko. Ordu arte oreka zen nagusi, baina Portlandek 3-9ko partziala lortu eta zazpi goleko zuloa egin zuen (7-14). Rocasek zerikusia izan zuen horretan, Portlandeko albokoak sei gol sartu baitzituen lehen zatian. Behin neurketa hautsita, erraz aritu ziren nafarrak. Torrevellak aldea murriztu zuen atsedenaldira joan aurretik (11-14), baina bigarren zatian Portlandek ez zion aukerarik eman.

Itxakok eta Akaba Bera Berak galdu ABF Ligan

ABF Superligan, bi euskal taldeek galdu egin zuten. Itxakok huts egin zuen etxean, eta 26-29 galdu zuen Mar Alacanten aurka. Akaba Bera Berak, berriz, 29-30 galdu zuen Astroc Sagunten aurka. Donostiarrek estu hartu zuten txapelduna, baina ezin izan zuten balentria lortu.

TORREVELLA 19

PORTLAND 34

Torrevella: Moyano, Pellitero (1), Milinovic, Zhukov (1), Valçic (3), Jhonsson (6, 2p), Mrvaljevic (3) hasierako zazpikoa; Adolfo, Rochel (1), Cuartero (4, 3p), Pablo eta Escobedo.

Portland: Svensson, Garralda (3), Balic (2), Rocas (11, 6p), Juantxo (2), Jorgensen (4), Andorinho hasierako zazpikoa; Kasper, Nikolic, Lozano (4), Boesen (1), Ruesga (6), Lubej (1) eta Ortigosa.

Markagailua: 2-1, 3-4, 4-7, 6-12, 8-14, 11-14 (atsedenaldian); 12-17, 14-18, 14-22, 16-25, 17-29 eta 19-34.Epaileak: Gude Prego eta Monge Arroyo. Bi minutuz kanporatuak: Torrevellako Cuartero; Portlandeko Jorgensen eta Lozano.

Bestelakoak: 2.500 ikusle inguru Kirol Jauregian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.