Eskubaloia

Portlandek irabazi egin du Txapeldunen Ligan

27-24 hartu du mendean Hanburgo, eta final-laurdenetara sailkatzeko aukerekin jarraitzen du.

2009ko martxoaren 1a
19:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Txapeldunen Ligan final-laurdenetara sailkatzeko aukerekin segitzen du Portland San Antoniok, gaur Iruñean hirugarren jardunaldian Hanburgori 27-24 irabazita. Hanburgo sailkatuta dago.

Erraz joan da irabazten Portland (11-3, 16-9, 23-14), baina bukaeran gauzak zaildu egin zaizkio. Tomas Svensson atezainak oso geldiketa onak egin ditu amaieran.

Sailkatzeko, Portlandek azkeneko jardunaldian irabazi egin beharko du Kopenhagen, betiere Txehovskiek (Errusia) ez badu Alemanian garaipena lortzen.

Portland San Antonio 27 (16+11). Svensson (Saric), Jakobsen (5, 1p), Ruesga, Malmagro (3, 1p), Hernandez (6), Nikolic (1), Urdiales (3), Mindeguia (1p), Kjelling (4, 1p), Juancho (3), Jorgensen (1) eta Masachs.

Hanburgo 24 (9+15). Sandstrom (Bitter), Schroeder, Jansen (8), Torgovanov (2), Bertrand Gille (5), Guillaume Gille (1), Hens (2), Niemeyer (1), Lackovic (5), Flohr, Grimm, Grundsten eta Lindberg.

Markagailua bost minuturo. 3-1, 7-2, 11-3, 11-6, 14-8, 16-9 (atsedena). 17-11, 20-12, 22-14, 25-18, 25-21, 27-24.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.