Ez da erraza izango baina nafarrak ez daude amore emateko prest. Txapeldunen Ligako finala galdu dute eta zauri hori sendatuko duen saria nahi dute iruindarrek. Eta ahalegina egiteko prest dira. Bartzelonak huts egin beharko luke horretarako.
Ademar Leon garaitu beharko du gaur behar dituen puntuak irabazteko. Partida zaila izanen da, eta berezia, denboraldiko azkena izanen baita iruindarrentzat etxean.
Min hartuta daude Gurbindo, Andorinho eta Nikolic. Egoera horretan, are zailagoa izanen da Francisco Javier Ekisoainen jokalarientzat aurkariari irabaztea. Ademarren pistan lehen itzulian jokatu zuten norgehiagokan Leongoak nagusitu ziren.
Eskubaloia