Espainiako Futbol Federazioak bertan behera utzi du, Bigarren B Mailara igotzeko kanporaketetako Portugalete-Sestao partida, Portugaleteko jokalari baten inguruko pertsona batek positibo eman duelako COVID-19aren proban.
Portugaletek Euskadiko Futbol Federaziori jakinarazi dio gertaera, eta hark Espainiakoari. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta bi klubekin hala adostuta, partida atzeratzea erabaki dute. Portugaleteko jokalari eta teknikariei PCR probak egingo dizkiete, eta behin horien emaitzak jakin ostean, adostuko dute norgehiagoka jokatzeko data berria.
Partida Leioako Sarriena futbol zelaian zen jokatzekoa. Aurreko sasoietan eskura izan eta gero, ziurra da bietako batek helburua lortuko duela, neurketa kale edo balekoa baita. Multzoko lehena izanda, Portugaletek beste abagune bat izango luke galduz gero, kanpoan geratutako beste multzoetako lehen sailkatuekin.