ESPAINIAKO KOPA
                        
            
        Portugaletek ezustean hartu nahi du Getafe, amets egiten jarraitzeko
Ustekabea ematen saiatuko da, joaneko partida bana amaitu ondoren.
    Espainiako Kopako final-hamaseirenetan lehian geratzen den talderik apalena da Portugalete. Hirugarren Mailan jokatzen du Bizkaiko taldeak, baina hori ez da arazo izan maila handiagoko taldeekin nor baino nor aritu dadin. Orain bi aste La Florida estadioan gertatutakoa ikusi besterik ez dago. Getafek partida hasi eta berehala sartu zuen gola, baina etxeko taldea gai izan zen suspertu eta berdintzeko. Hala amaitu zen joaneko partida, banakoarekin, eta emaitza horrek oraindik aukera ematen die bizkaitarrei gaur Getafen (Espainia) ustekabea eman eta final-zortzirenetarako sailkatzeko. Javi Luaces Portugaleteko entrenatzailearen arabera, Getafek «%80ko aukera du» aurrera egiteko. Hala ere, ez dago jokatu aurretik amore emateko prest. «Normalena guk galtzea da, baina zergatik ezin dugu irabaztearekin amets egin?».
    
    
        
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu