Athletic

Presidente jarraitzeko "gaitasuna eta eskarmentua" duela dio Garcia Makuak

Josu Urrutiarekin lehiatuko du. Hauteskundeak uztailaren 7an izango dira.

2011ko ekainaren 3a
16:13
Entzun 00:00:0000:00:00

Jakina zena ofizializatu du gaur Fernando Garcia Makuak: atzo Athleticeko Kudeaketa Batzordeko kide moduan dimisoa eman ondoren, gaur bere burua ofizialki aurkeztu du klubaren presidentetzarako. "Egonkortasuna eta jarraipena" izango dira haren proiektuaren ardatzak, Bilboko Carlton hotelean egin duen prentsaurrekoan jakinarazi duenez. Oinarriak finkatuta daudela azaldu du Garcia Makuak, eta orain "egindako bidetik jarraitu" behar dela.

Ez du lan taldea zein izango den aurkeztu. Dena den, han izan dira zuzendaritzako kide izandako Juan Antonio Zarate, Fermin Palomar, Juan Pedro Guzman, Santiago Ansareo, Juan Manuel Delgado eta Jesus Aranzibia. Jose Maria Arrateren zuzendaritzako parte izan zen Txomin Guzman ere egon da. Egunotan argituko du bere lan taldea.

2007tik da Athleticeko presidente Garcia Makua. Lau urteotan egin duen "kudeaketa ona" goraipatu du, eta proiektua aurrera ateratzeko "gaitasuna eta eskarmentua" dituela esan du.

Joaquin Caparros entrenatzailearen etorkizuna ez du argitu. Zurrumurruek Atletico Madriletik gertu jarri dute, baina presidentegaiak ez du horren inguruan hitzik esan. 

Uztailaren 7an izango dira hauteskundeak. Josu Urrutia Athleticeko jokalari ohia ere aurkeztu da hautagai gisa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.