Futbola

Prietok besoa hautsi du entrenamenduan

Gaur arratsaldean ebakuntza egingo diote.

2008ko apirilaren 16a
15:54
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaur goizeko entrenamenduan Xabi Prieto Realeko jokalariak eskuin besoa hautsi du, lurrera erorita, eta gaur ebakuntza egingo diote Donostian, Quiron klinikoan. "Kubitoa eta erradioa" ditu apurtuta, Realeko medikuen arabera.



Bostetan egingo diote ebakuntza Javier Goienetxe, Iñaki Torre eta Eduardo Escobar medikuek.



Ospitalean egun batez edo bi egunez egon beharko du Prietok, eta orduan esango dute zenbat partidatan egongo den jokatu gabe. Hilabete behintzat, beharko du osatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.