Protagonistak

2011ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
IRABAZLEA

SAMUEL SANCHEZ



Izar handien parera igo da



Jaioterria. Oviedo (Espainia).

Jaioteguna. 1978ko otsailaren 5a.

Debuta. 2000n, Euskaltel-Euskadirekin.

Kirol ibilbidea. Euskaltel-Euskadi (2000tik).

Lorpen garrantzitsuenak. 2005ean, Vueltako etapa bat; 2006an, Euskal Herriko Itzuliko bi etapa eta Vueltako beste bat; 2007an, Euskal Herriko Itzuliko etapa bat eta Vueltako hirugarren postua eta hiru etapa; 2008an, Olinpiar Jokoetako urrezko domina errepideko proban; 2009an, bigarren Vueltan eta hirugarren UCIren sailkapenean; 2010ean, Euskal Herriko Itzuliko etapa bat; eta 2011n, Miguel Indurain saria eta atzoko etapa.

EGUNEKO ABISUA

Epailea RadioShacken autobusera joan da



Egunero bezala, sinatzeko kontrola igaro eta autobusean sartuta zeuden txirrindulariak atzo Amurrion, baina itzuliko epaileetako bat RadioShack taldearen autobusera joan zen, Andreas Kloedeni sinatzeko garaian erregulartasunaren maillot zuria ez ziotela ikusi eta erakusteko eskatuz. Johan Bruyneel RadioShackeko zuzendariak baretu zuen epailearen ezinegona.

EGUNEKO BEROTUA

34 gradu izan dituzte Amurrioko irteeran



Ito beharrean ibili ziren atzo txirrindulariak Amurrion, eguerdian 34 gradu baitzeuden eguzkitan. Etapa guztian eduki zuten 30 gradu inguruko tenperatura, eta horrek gogortu egin zuen etapa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.