Protagonistak

2011ko apirilaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRABAZLEA

VASIL KIRYIENKA



Pistan hezitako langile fina



Jaioterria. Retxiza (Bielorrusia).

Jaioteguna. 1981eko ekainaren 28a.

Debuta. 2006an, Rietumu Bank-Riga taldearekin.

Kirol ibilbidea. Rietumu Bank-Riga (2006), Tinkoff Credit Systems (2007-2008), Caisse d'Epargne (2009-2010) eta Movistar (2011).

Lorpen garrantzitsuenak. 2002an, 2005ean eta 2006an, Bielorrusiako erlojupeko txapelketa; 2007an, Burgosko Itzuliko etapa bat; 2008an, Italiako Giroko etapa bat eta bigarren postua Bielorrusiako Txapelketako erlojupeko proban; eta 2011n, Euskal Herriko Itzuliko etapa bat.

EGUNEKO ILUSIOA

Ume mordoa bildu da Zumarragako irteeran



Txirrindulari askok esaten dute berezia dela Euskal Herriko Itzulia, jendetza biltzen dela irteeran, errepide bazterretan eta helmugan. Eta umeek erakusten dute itzuliaren berezitasun hori. Atzo ere ume mordoa bildu zen Zumarragako irteeran, eta txirrindulariek gogotik lan egin zuten posterrak sinatu eta sinatu.

EGUNEKO PLANA

Ikusmina sortu du Azpirozko igoerak



Eguraldi ona, txirrindulariak bertatik bertara ikusteko aukera bikoitza eta aldapa gogorra. Zaleek aukera paregabea zeukaten atzo Azpirozko maldetan egunpasa ederra egiteko, eta eguerdirako jende asko bildu zen han, Frantziako Tourreko etapa gogorretan gertatu ohi den bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.