Osasuna 1- 1 Elx

Puntu bakarra lortu du Osasunak etxeko lehen partidan

61. minutuan aurreratu zen talde gorritxoa Juan Vilarren golari esker. Partida bukatzeko hamabost minutu falta zirela, ordea, Kabak berdindu zuen partida. Bigarren zati ia guztia hamar jokalarirekin jokatu zuen Osasunak, 53. minutuan epaileak David Garcia kaleratu ondoren.

Juan Villar gola sartu zuen unean. JAGOBA MANTEROLA, FOKU
Ainhoa Larretxea Agirre.
2018ko abuztuaren 27a
11:49
Entzun

Golak. 1-0: Juan Villarek (61. min.). 1-1: Sorry Kabak (76. min.). Epailea. Daniel Ocon Arraiz. Txartel horiak: Osasunako Unai Garcia eta David Garciari (53. minutuan kaleratu zuen bi txartel hori atera ondoren) ; eta Elxeko Tekio, Gonzalo Verdu eta Xabi Torresi. Bestelakoak. 14.064 ikusle Sadarren.

 Etxeko lehen partida jokatu zuen atzo Osasunak Sadarren Elxen aurka. Pasa den urtean etxean denboraldi kaskarra egin ondoren Sadar gotorleku bihurtzea da Jagoba Arrasateren jokalarien helburua. Osasunak, ordea, ez zuen etxeko ibilbidea nahi bezala hastea lortu. Banako berdinketarekin bukatu zen partida. 54. minutuan David Garciari ateratatako txartel gorriak baldintzatu zuen neurketa, ia bigarren zati guztia jokalari bat gutxiagorekin jokatu behar izan zuelako Osasunak.

Lehen zatian aukera argiak izan zituzten bi taldeek. Partida hasi eta berehala Ivan Sanchezek izan zuen Elxen lehen golerako aukera. Arrasateren jokalariek, ordea, sendo erantzun zioten Elxen jokoari eta 13. minutuan gola sartzeko bi aukera garbi izan zituzten. Iñigo Perezek eta Juan Villarek, ordea, ez zuten jokaldiak golarekin errematatzerik izan.

Hortik aurrera jokoan oreka gehiago egon zen, nahiz eta Osasunak eraman zuen jokoaren ardura unerik gehienetan. Lehen zatiaren bukaeran, David Rodriguezek talde gorritxoa aurreratzeko aukera izan zuen Clercen pase baten ondoren baina ez zuen baloia sareratzerik lortu.

Atsedenaldiaren ostean, David Garciaren kaleratzeak baldintzatu zuen bigarren zatia. 53. minutuan kaleratu zuen epaileak Joseani sarrera gogor bat egin ondotik. Hamar minutu geroago, ordea, Iñigo Perezek ateratako falta bat sareratzea lortu zuen Juan Villarrek Osasuna markagailuan aurrean jarriz. Partidua bukatzeko hamabortz minutu falta zirela, ordea, Sorry Kabak berdinketarako gola sartu zuen.

Azken minutuetan bi taldeak saiatu ziren berriro markagailuan aurreraratzen, baina ez zuten sartu golik. Banako berdinketarekin bukatu zen partida Sadarren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.