REALA 1-1 RAYO

Puntu bakarrarekin geratu behar

Leire Bañosek berdindu du partida Realarentzat, bigarren zatian, eta atearen aurrean kamuts ibili izanak galarazi dio irabaztea. Ligako sailkapenean, erdialdean segitu beharko dute txuri-urdinek. 

jarraia174561.jpg
Aitor Manterola Garate.
2019ko abenduaren 1a
13:55
Entzun

Realak berdindu egin du Rayoren aurka gaur Zubietan, Espainiako Lehen Mailako hamaikagarren jardunaldian, eta ezingo du gaurko aurkaria aurreratu sailkapenean. Horrenbestean, erdialdean segitu beharko du Gonzalo Arkonadaren taldeak. 

Partida nahasia izan da, eta espainiarrek nahi zuten jokora eraman dute lehia. Horrek ez dio mesede egin etxeko taldeari, baina, hala ere, aukerak sortzeko gaitasuna izan du. Asmatzen kamuts ibili da, eta horrek kondenatu du ez irabaztera. 

Kanpotarrak aurreratu egin dira 36. minutuan, Oriana Altuberen golarekin, eta berdinketa Leire Bañosek egin du, 60. ean. 

Bosgarren partida zuen gaurkoa etxean Realak, eta garaipen bakarra du, hirugarren jardunaldian Betisen aurka lorturikoa (2-0). Partida hartan, Nahikari Garcia kapitainak min hartu zuen, eta, harrezkero, jokatu ezinda egon da; gaur berragertu da aurrelaria. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.