Raul Garciak urtebetez luzatu du Athleticekin duen kontratua

Gutxienez, 2020ko ekainera arte ariko da erdilari nafarra talde zuri-gorrian. Kontratua luzatzeko klausula gauzatu dute berritzeko.

jarraia152735.jpg
Jon Ander De la Hoz.
2018ko maiatzaren 31
13:53
Entzun

Athleticeko erdilari Raul Garciak (Iruñea, 1986) urtebetez luzatu du talde zuri-gorriarekin duen kontratua. Hala, gauzak ondo bidean, 2020ra arte ariko da Bilboko taldean. Klubak ohar bidez eman du akordioaren berri; 2019ko ekainean zen amaitzekoa kontratua, baina hura urtebetez luzatzeko klausula gauzatzea erabaki dute bi aldeek.

Garcia 2015-2016ko sasoian iritsi zen Athleticera, eta ordutik jokalari garrantzitsua izan da zuri-gorrien eskeman. Amaitu berri den sasoian 34 partida jokatu ditu Espainiako Ligan, eta 10 gol sartu ditu. Aurrez, Atletico Madrilen eta Osasunan aritu zen. Gorritxoekin egin zuen debuta lehen mailan, 2004-2005eko denboraldian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.