Raul Garciari txistu egiten diote taldeko zaleek
Osasunan ibilitako hiru jokalari ari dira Atletico Madrilen, Juanfran, Antonio Lopez eta Raul Garcia. Hiruretako inor ez dago unerik onenean. Antonio Lopezek Filipe Luis fitxaketa berriari tokia utzi behar izan dio ezker hegalean, eta zelai erdian Raul Garciak ere indarra galdu du. Taxoarek emandako azken harribitxia zen Raul Garcia Atletico Madrilek fitxatu zuenean. Laugarren urtea du Madrilen, baina inoiz ez du izan hango zaleen erabateko babesa. Eta azken boladan nekez jokatzen ditu bi partida jarraian. Daukan onena erakutsi ezinean ari da, eta zaleen jomugan dago orain. Baloi ukitzen duen aldirotxistuak entzun behar izaten ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu