Raul Lopez hiru astez egongo da jokatu gabe

Haustura txiki bat du ezker izterreko aurreko gihar zuzenean; gabezia garrantzitsua da, ez baitu ordezkorik

Andoni Urbistondo.
2012ko azaroaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Buducnosten aurkako norgehiagokak ondorio txar bat utzi du: Raul Lopezen lesioa. Kataluniarrak Nikola Ivanovicen kolpea hartu zuen barneraketa batean, eta kolpe horrek zuntz haustura txiki bat eragin dio ezker izterreko aurreko gihar zuzenean. Pronostikoak dio hiruzpalau aste beharko dituela osatzeko, baina bilakaeraren arabera, hilabetera atzeratu, edo 15-20 egunera aurrera daiteke. Ziurra da gutxienez Eurokopako lehen itzuliko bi neurketak jokatu gabe geratuko dela. Etzikoa, Real Madrilen aurkakoa ere bai.

Bestalde, Gescrapek jakinarazi du Dario Saricen fitxaketa bertan behera uztea erabaki duela. FIBAko idazkaritzak 550.000 eurotan finkatu du Saricen askatasuna, eta klubak erabaki du dirutza hori ez duela ordainduko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.