Futbola

Reala ere hasi da entrenatzen

Aranburu ez da erabat osatu perone hausturatik, eta bakarrik ari da entrenatzen. Abuztuaren 15ean Real Madrilen aurka jokatuko dute, Anoetan.

2009ko uztailaren 16a
16:16
Entzun 00:00:0000:00:00
Reala gaur goizean hasi da entrenatzen, Zubietan (Donostia). Bi orduko entrenamendua egin dute, denbora gehien baloiarekin. Ez dira jokalari guztiak egon, batzuek zelaian entrenatzen duten bitartean, beste batzuk azterketa fisikoak egiten egon baitira. Jokalari guztiak berdegunera lehenengo aldiz larunbatean aterako dira.

Hiru jokalari daude osasun arazoekin. Mikel Aranburuk peronea hautsi zuen duela hilabete batzuk eta oraindik ez da erabat onera itzuli; bakarrik ari da entrenatzen. Asier Riesgo eta Ion Ansotegi katarroarekin gaixo daude.

Martin Lasarte entrenatzaileak esan du "jarrera eta giro ona" ikusi dituela. Taldea lehenbailehen osatzeko itxaropena du, eta lehentasunak ezkerreko hegaleko jokalari bat eta bigarren aurrelaria direla azaldu du.

Abuztuan hasiko da Reala partidak jokatzen. Zazpi jokatuko ditu liga hasi aurretik. Abuztuaren 15ean izango du partidarik garrantzitsuena: Real Madrilen aurka ariko da, Anoeta estadioan, klubaren mendeurrena ospatzeko.

Espainiako Bigarren A Mailako Ligako lehen partida etxean jokatuko du Realak: Las Palmasen aurka, abuztuaren 30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.