Penaltietan. Halaxe erabaki da Realaren eta Osasunaren arteko Espainiako Kopako final-zortzirenetako kanporaketa, eta hor Reala hobea izan da. Marrerok gelditu egin ditu Moncayolaren eta Catenaren jaurtiketak; Aitor Fernandezek, berriz, bakarra geratu du: Zakharianena. Hala, talde txuri-urdina izango da final-laurdenetan.Â
Gorritxoak 0-2 jarri dira aurretik partidako lehen zatian Moncayolaren eta Oiartzabalek bere atean sartutako golei esker, baina bigarren zatian txuri-urdinek berdindu egin dute kanporaketa. Aurrena Turrientesek murriztu du aldea, eta ondorenZubeldiak sartu du berdinketaren gola, 93. minutuan. Luzapenean Oiartzabalek penalti bat huts egin du, eta nahiz eta Realak azken txanpan asko estutu duen, ez da golik izan, eta 11 metroetatik egindako jaurtiketek Realari eman diote garaipena.
Ligako azken jardunaldian ateratako hasierako hamaikakoekin alderatuz, bi entrenatzaileek egin dituzte aldaketak. Realean Marrero, Zubeldia, Gorrotxategi, Sucic eta Barrenetxea hasieratik aritu dira; Osasunan, berriz, Aitor Fernandez, Boyomo, Argibide, Iker Muñoz, Bretones, Barja eta Raul Gracia de Haro. Talde txuri-urdina pare bat aldiz geratura zen Aitor Fernandezen atera lehen bi minutuetan. Baina laugarrenean gorritxoek hartu dute aurrea. Area ertzean aldaratze bat jaso du Moncayolak, eta boleaz gol ikusgarria sartu du. Golak min egin dio Realari, eta hurrengo minutuetan Osasuna nagusi izan da, batez ere zelai erdian. Baloiren jabe izan da, eta etxekoek sufritu egin dute. Izan ere, berreskuratu bezain laster galdu dute baloia.Â
Kaskar aritu da Reala, eta 18. minutuan bigarrena sartu du Osasunak. Korner batean izan da. Oiartzabal lehen zutoinean zegoen, ez du ondo aldendu baloia, eta bere atean sartu du gola. Poza izan da nagusi Anoetan egon diren zale gorritxoen artean: Realekoak, berriz, gertatukoa sinetsi ezinda zeuden.Â
Errenta horrekin Osasunak atzerapauso bat eman du, eta Realak izan du hortik aurrera baloia. Hegaletik saiatu dira min egiten txuri-urdinak, Kuboren eta Barrenetxearen bidez. Baina ez dute lortu. 30 minutuan izan dute gol aukera argiena. Sergio Gomezek erdiraketa ona egin du, baina Sucic ez da baloia errematatzera iritsi. Kontrakarrean aritu dira etxekoak, eta azken pasean asmatu ezinik, presaren ondorioz. Osasunak, berriz, aparteko arazorik gabe eutsi dio. Bigarren jokaldietan nagusi izan da, baita buruz buruko jokaldietan. Ondo kokatuta egon da zelaian, eta bi golen aldearekin joan da atsedenaldira, kanporaketa oso alde zutela.
Zubeldiak azken unean
Bigarren zatia hasi eta berehala, Raul Garcia de Harok buruz buruko jokaldi ona egin du, eta gola sartzean egon da area kanpotik. Marrerok, ordea, geldiketa ona egin du. Ondoren Kubok izan du gertu gola, beste buruz buruko jokaldia batean, baina kanpora zaio baloia gutxigatik.
Partidan zerbait aldatu asmoz Matarazzok Zakharian eta Turrientes zelairatu ditu, Barrenetxearen eta Gorrotxategiren ordez. Baina lehen zatian gertatu bezala, txuri-urdinak nahi eta ezin aritu da bigarren zatiaren hasiera horretan. Osasuna, berriz, zain egon da, kontraeraso batean hirugarren gola bilatu asmoz. Lisccik ere aldaketak egin ditu, eta horrekin batera marrazkia aldatu du. Galan eta Rossier zelairatu ditu, eta bost atzelarirekin hasi da jokatzen.
Minutuak aurrera joan hala partidaren intentsitateak nabarmen egin du behera. Dena den, 72. minutuan Aramburu gola egitetik gertu egon da, buruz. Errematea, ordea, langaren gainetik joan zaio. Hurrengo jokaldian, ordea, asmatu egin du talde txuri-urdinak. Turrientesek sartu du gola, urrutitik egindako jaurtiketa batean (75. min.)
Osasuna hirugarrena sartzear egon da segidan, Baina Marrerok gelditu ona egin dio Raul Garcia de Harori. Realak estutu egin du hurrengo minutuetan, bihotzarekin buruarekin baino gehiago. Caleta-Carrek gola sartu du, baina epaileak baliorik gabe utzi du, jokoz kanpoko zegoelako. Ondoren Zakharianek eta Odriozolak izan dituzten aukerak, baina ez dute asmatu. Arauzko denboraren luzapenean, ordea, ostiralean Getafen bezala, gola sartu du Realak, oraingoan, berriro ere, defentsa batek: Zubeldiak (93. min). Aldaratze bat jaso du arean, eta sareetara bidali du baloia. Hala, luzapena jokatu behar izan da. Kolpea Osasunarentzat, eta hauspoa txuri-urdinentzat.
Luzapenari hobeto ekin dio Realak. Matarazzok ezusteko aldaketa egin du horri begira, zelairatu berri zen Oskarsson kendu baitu, eta Jon Martin atera du. Izan ere, Caleta-Carrek min hartu du. Lisccik, berriz, Budimir atera du, Raul Garcia de Haro oso nekatuta baitzegoen. Hain zuzen ere, 102. minutuan aurrelari kroaziarrak langara bidali du baloia, buruz egindako erremate batean. Hurrengo jokaldian Realaren aldeko penaltia adierazi du Soto Grado epaileak. Odriozolaren eta Galanen arteko buruz buruko jokaldi batean baloiak gorritxoen atzelariaren eskuan jo du. Baina Oiartzabalek huts egin du. Aitor Fernandezek ondo gelditu du txuri-urdinen kapitainaren jaurtiketa.
Luzapenaren bigarren zatiren hasieran jokoa geldoagoa izan da. Ez talde batek, ez besteak ez dute arrisku handirik hartu nahi izan. Gainera, jokalariek nekea antzeman dute. Baina ondoren Realak estu hartu du Osasuna. Oso nagusi izan da. Odriozolak eta Kubok bi aukera bikain izan dituzte, baina berriro ere Aitor Fernandez azaldu da. Arrasateko ateazainak Osasuna salbatu du luzapenean. Azken jokaldian Guedes aurrez aurre geratu da Aitor Fernandezen aurrean, baina errematatzeko tokirik gabe geratu da, eta kanpora errematatu du. Hor iritsi dira penaltiak, eta Realaren garaipena.Â
Reala-Osasuna
Reala: Marrero; Aramburu (Odriozola, 73. min.), Zubeldia, Caleta-Car (Ă’skarsson, 89. min.) (Jon MartĂn, 91. min.), Sergio GĂ³mez; Barrenetxea (Zakharian, 53. min.), Gorrotxategi (Turrientes,  53. min.), Soler, Kubo; Sucic (Guedes, 73. min.) eta OIartzabal.
Osasuna: Aitor Fernandez; Jun Cruz (Catena, 82. min.), Herrando, Boyomo, Argibide (Rosier, 62. min.); Barja (Javi Galan, 62. min.), Moncayola, Muñoz (Torro, 82. min.), Bretones; Moi Gomez (Ruben GarcĂa, 71. min.), Raul GarcĂa (Budimir, 98. min.).
Golak: 0-1: Moncayolak (4. min.). 0-2: Oiartzabalek (18. min, bere atean). 1-2: Turrientesek (76. min). 2-2: Zubeldiak (93. min.)
Penaltiak: (4-3):
Realean Oiartzabalek, Guedesek, Solerrek eta Sergio Gomezek sartu dituzte; Zakharianek huts egin du.Â
Osasunan Budimirrek, Torrok eta Galenek sartu dituzte; Moncayolak eta Catenak huts egin dituzte.Â
Â