Europako postuetara gerturatzeko aukera zuen gaur Realak, datorren urtean Bigarren Mailan izango dela dagoeneko ziurra duen Malagaren aurka. Talde gipuzkoarrak, baina, ez du hiru puntuak eskuratzea lortu. 2-0 galdu du, eta ez du gehiago lortze merezi zuenaren itxurarik eman neurketa osoan.
Partida hasi eta gutxira aurreratu da Malaga. 10. minutuan Adrianek egin du etxekoentzako gola, korner batean, Chory Castro Realeko jokalari ohiaren erdiraketa bat area txikian kontrolatu ostean.
Reala baloiaren jabe zen, baina motel ibili du batetik bestera, eta ez du arrisku aukera argirik sortu.
Malagak bigarren gola egin du 35. minutuan. En-Nesyrik sartu du, Chory Castroren beste erdiraketa bat errematatuta.
Bigarren zatian, bide beretik jarraitu du Realak. Berea izan da baloia, baina ez du Malaga atakan jartzea lortu. Etxekoak eroso egon dira atzean, esperoan, eta kontraerasoan gol aukerak sortu dituzte.
Azkenean, 2-0 amaitu da neurketa, eta Realak Europako postuetara gertutratzeko aukera galdu du.